Gure barneko errepideak

“Munduan pandemia bat dago eta klase presentzialak bertan behera gelditu ziren. Gure erronka bilakatu zen Munduari gure gorputzean biologikoki zer gertatzen ari den ulertzeko zientzia kanal bat sortzea”.
Guk, 3DBHko ikasleok, sortu dugun zientzia- bideoa erakutsi nahi dizuegu zuek ere gure eskarmentutik ZIENTZIA ZABAL DEZAZUEN.
Izan ere, disziplina desberdinak jarri ditugun amankomunean gure helburuaren bila eta bidean konturatu gara zientziaren, hizkuntzaren, gorputz- adierazpenaren, plastika eta eskulanen, musikaren, bizikidetzaren… alderdietan ikasi dugula disziplinaz eta ekimenez.
Har ezazu gure “hazi” txikitxo hau, eta landa ezazu maitasunez irakaskuntzaren mundu zoragarri honetan!! Hurrengoa gero eta hobeto!!
Hona hemen guk jarraitutako pausuak helarazten dizkizuegu zuek ere ZIENTZIA ZABALTZEN jarraitzeko!!

Gure proiektuaren pausuak beste edonork egin ahal izateko:
1. Hurbiltze fasea… Nola sortzen den bideoa
2. Taldekideen artean lana banatzea: edizio- lana, aurkezle– lana, teknikari- lana eta zuzendari- lana
3. Gidoiaren eskeletoa sortzea / ZUZENKETA
4. Behin behineko gidoia ondo garatuta sortzea /ZUZENKETA
5. Gidoiaren zatiak esleituta izatea / ZUZENKETA
6. Material grafikoa sortzea
7. Aurkezleek egindako gutxienez 4 saiakera etxean
8. ikastetxean grabaketak egitea eta bideoa sortzea
9. Musika lana sortzea eta grabatzea
10. Aurreko lan guztiak bateratzea eta gure hazia bihotz eran zuei eskentziea
Gu ZABALGANAKOAK gara eta zuekin ZABALDU nahi dugu ZIENTZIA- HAZIA.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Webgunea