Egibideko 2. mailako robotika eta automatizazio industrialeko goi mailako teknikari izango diren ikasleek burututako proiektua da. Bertan robot batek 2 mugimedu bakarrik erabilita, dadoen 1 zenbakidun aurpegia gora begira uztea du helburu, bisio artifizial, HMI (pantaila) eta automata baten laguntzaz. Ondoren, palet bakoitzean 4 edo 6 dado nahi ditugun aukeratuaz, banan banan beraren gainean kolakatzen joango da robota, gehienez sei palet ezberdin bete arte.