Airearen kalitatea FITOarakatzen

Udarregi Ikastolako ikasleek herritarren zientzia moduko ikerketan parte hartu dute Usurbilgo airearen kalitatea neurtzeko datuak biltzen. Horretarako, landareak eta horiek metal astunak metatzeko duten ahalmenaz baliatu dira. Bi hilabetez herriko kokaleku desberdinetan landareak jarri, eta ondoren hostoak laborategi batera eraman dira metatutako metal astunak neurtzeko. Ikerketaren ondoren, ikusi da errepidearen ondoan kokatutako landareek metal astun gehiago metatu dutela, baina orokorrean Usurbilgo airearen kalitatea ona eta oso onaren artean dagoela.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*
*
Website