Txorien txorrotxioa eta soinu kutsadura

Kutsadura akustikoagatik, txoriek haien komunikatzeko era aldatzen dutela dirudi. Ozenago abesteko estrategia erabiltzen du gehiengoak, zentzumen maskaratzearen gainetik komunikatu ahal izateko, komunikazioa, bikotea bilatzeko, harraparia ekiditeko, etsaia uxatzeko eta lurraldea babesteko beharrezkoa baitute. Egunotan, hiritik trafikoa ia guztiz desagertu zaigun etxealdi honetan, txorien txorrotxioa ozen entzun ahal izan dut etxetik: kasu honetan, ez dakigu oraindik ere, kutsadura ozenegia denean, hari aurre ezin eginik isiltzen ote diren eta horregatik ez ditugun entzuten, ala zaratak berak gaineratzen dituen. Bideo labur honetan, txorien estrategiak zeintzuk diren zerrendatu nahi izan dut eta kutsadura akustikoa norainokoa den ohartarazi.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*
*
Sitio web