Bertan gizakiak, eraikuntza alorrean, seguruenik asmatu zituen lehen bi teknikak (adintelatua eta abobedatua) azaltzen dira. DBH 2. edo 3. mailetako ikasleei zuzendutako bideoa. Teknologia arloan lantzen den «Egiturak» izeneko ikasgaian, «Eraikuntzak» atal zabalago bati dagokion zatitxoa (5 minutu ez du gehiagorako ematen). Zeharka bada ere, bideo honen xedea arkitektura eta mota guztietako egituren edertasunaz jabetzea eta bidaiatzea zein aberasgarria den erakustea da.