Beti daude kexak eta zalantzak piloten boteari buruzko eztabaidetan, material hautaketan. Pisuari dagokionean berriz, dena dago argi; inor ez da ausartzen esaten 100 gr´ko pilota bat astuna denik, edo 109 gr´ko beste bat arina. Balantza batekin neurtzen da pisua eta zenbakiek agintzen dute, ez dago espekulatzeko lekurik. Berdin gertatzen da tamainuarekin, neurtu egiten da eta ez dago eztabaidarik tamainari buruz. Lord Kelvinek fisikari famatuak orain dela urte dexente zera esan zuen: ”Fenomeno fisikoak ondo ezagutzeko, zenbakien bidez adierazi arte ez dugu lortuko”. Baina botearekin beti daude desadostasunak eta polemika. Antonio del Campo ingeniari eta pilota zaleak botea arautzeko proposamen bat dauka eta bideo honetan azalpenak ematen dizkigu.