Zientziaren amoranteak existitzen al dira? Zein da formula matematikorik ederrena?
Zientzialariok gogor jarduten dugu egunero pertsonen etorkizuna eta bizimodua hobetu nahian. Gizarteari berri ematen diogu gure ikerketen eta aurrerapausuen inguruan. Ordea, kontzeptu garrantzitsu bat ahaztu dugu azaltzea: zientziaren edertasuna. Itziar Rodriguez (Arte Ederretako gradu ikaslea) eta Eneko Axpe (Fisika doktoretza ikaslea) batu dira dokumental hau egiteko, zientziak merezi duelako: ederra delako.