Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen du, oro har, ELHUYAR FUNDAZIOAK eta DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER – DIPC FUNDAZIOAK nola tratatzen dituzten zure datu pertsonalak, zeinak ematen baitizkiguzu www.onzientzia.tv domeinu-izenaren bidez (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) sarbidea duen webgunearen erabiltzaile zaren aldetik, barne direla WEBGUNEAren bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak. Horretaz guztiaz gainera, kontuan hartzekoak dira atal, formulario edo webguneko zerbitzu batzuetan jasotako berariazko aurreikuspenak, zeinen bidez informazioa ematen baitzaizu, eta, hala dagokionean, onespena eskatu.

PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatu ahal izango da, lege-, jurisprudentzia- edo administrazio-eskakizun berriei eta WEBGUNEAren bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzuteko, betiere zure eskubideak eta interesak une oro kontuan izanda.

Dena den, zure PRIBATUTASUN-POLITIKAn sartzeko baliabide tekniko guztiak emango dizkizugu, datuak babesteko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

1. Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datu pertsonalak entitate hauek tratatuko dituzte (aurrerantzean, “TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK”), erantzukizun partekatuaren araubidean:

  • ELHUYAR FUNDAZIOA. Erakundearen helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, Usurbil (Gipuzkoa). Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F134 zenbakiarekin inskribatua dago, eta IFK-zenbakia G-20780896 du.
  • DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER – DIPC FUNDAZIOA. Erakundearen helbidea: Manuel Lardizabal pasealekua, 4, Donostia (Gipuzkoa). Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-72 zenbakiarekin inskribatua dago, eta IFZ-zenbakia G-20662292 du.

PRIBATUTASUN-POLITIKAri edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan goian adierazitako helbideetan edo helbide elektroniko honetan: datuensegurtasuna@elhuyar.eus

2. Nola lortu ditugu zure datuak?

ENTITATEAn lantzen ditugun datuak zuregandik lortu ditugu, bide hauetatik: (i) WEBGUNEAn eta/edo beste bide batzuetatik nabigatzean bete dituzun formularioak (adib. ONZIENTZIA programan izena emateko inprimakiak, etab.); edo (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidalita.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKA jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula TRATAMENDUAREN ARDURADUNEI datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.

Horretaz gainera, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak balia ditzakegula TRATAMENDUAREN ARDURADUNEK sare sozial bakoitzean dituzten profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.

3. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?

Tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: WEBGUNEAn nabigatzen ari zarela gurekiko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez, posta elektronikoaren bidez, eta TRATAMENDUAREN ARDURADUNEK sare sozialetan dituzten profilen bidez.

Zehazki, TRATAMENDUAREN ARDURADUNEK kategoria hauetako datuak tratatzen dituzte:

  • Harremanetarako datu identifikatzaileak (izena, abizenak, NAN zenbakia, postako helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa…).
  • Bankuko datuak eta transakzio ekonomikoei buruzkoak (gremioen kudeaketa).
  • Interneteko nabigazio-datuak (IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetarako konexioak…).
  • ONZIENTZIA lehiaketaren eta haren barruan antolatutako ekitaldi edo jardueren testuinguruan hartutako irudiak.

4. Zer helbururekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datuak?

Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:

  • ENTITATEAK WEBGUNEAren bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera kudeatzea, barne direla blogeko zerbitzuak, sare sozialetakoak edo WEBGUNEAren bidez eskuratu daitezkeen beste funtzioak. Horretan guztian, oinarritzat hartuko da alderdien artean ezartzen den kontratu-harremana.
  • WEBGUNEAren edo posta elektronikoaren bidez egindako informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea, oinarri hartuta zure aldetik kontratu aurreko neurriak hartzeko egin duzun eskaera.
  • ONZIENTZIA lehiaketako parte-hartzea izapidetzea eta kudeatzea eta, hala badagokio, sari-banaketa kudeatzea; hori guztia, alderdien arteko kontratu-harremanean oinarrituta.
  • Baimena eman duzun kasuetan, eta baimen horretan oinarrituta, ONZIENTZIA lehiaketa eta ekimen horretako jarduerak kudeatu eta zabaltzea.

Tratamenduaren oinarria zure baimena denean, edozein unetan eta doan ezezta dezakezu, 7. atalean zehazten den moduan.

5. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak TRATAMENDUAREN ARDURADUNEK zure datuak jakinarazteko legezko betebeharra duten erakunde eta administrazio publikoei soilik jakinarazi ahal izango zaizkiela.

Ez dago aurreikusita zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

6. Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, bildu ziren xederako beharrezko izaten jarraitzen duten bitartean gordeko ditugu, hori baino lehen ez baduzu tratamendurako baimena ezeztatzen edo datuak ezabatzeko eskatzen, bai eta TRATAMENDUAREN ARDURADUNEK legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denbora gehigarrian ere.

Kasu guztietan, TRATAMENDUAREN ARDURADUNEK badituzte datuak arazteko barne-politikak, beren esku dituzten datu pertsonalak ezabatzeko epeak kontrolatzeko; beraz, litekeena da jaso ziren helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean ezabatzea.

7. Zer eskubide dituzu?

Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide batzuk aitortzen dizkizu, tratamenduak irauten duen bitartean baliatu ahal izango dituzunak. Hauek dira eskubideak:

  • Zure datuetara irispidea izatea: eskubidea duzu zure datuetara irispidea izateko, zuri dagozkizun zer datu tratatzen ari garen jakiteko.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezerezteko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta guk tratatzen ditugun datu pertsonaletatik okerrak direnak zuzentzeko, edo, are gehiago, datu horiek ezezta ditzagun eskatzeko, baldin eta, besteak beste, jasotako helburuetarako beharrezkoak ez badira.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko; kasu horretan, erreklamazioetarako edo haietatik defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuok, datuen babesari buruzko araudian aurreikusten den bezala.
  • Datuen eramangarritasuna: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eta beste tratamendu-arduradun bati emateko.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egitea: egoera jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko; kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, non eta datuok ez diren gorde beharrekoak premiazko arrazoi legitimoengatik edo izan daitezkeen erreklamazioen kasuan defentsa egiteko.

Emandako baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu idatzizko eskaera bat bidalita TRATAMENDUAREN ARDURADUNETAKO bakoitzari 1 atalean adierazitako helbideetara edo helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

Jakinarazten dizugu, azkenik, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzula datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), batez ere zure eskubideak baliatzean gogobeteta geratzen ez bazara. Agintaritza horrekin harremanetan jartzeko, haren webgunera jo dezakezu: www.aepd.es.

8. Segurtasun-neurriak

TRATAMENDUAREN ARDURADUNEK konpromisoa hartzen dute konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko dituzte zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.

9. Cookie-politika

Halaber, jakinarazten dizugu WEBGUNEAk cookie-politika bat ere baduela eskuragarri hemen.